Begira

Book cover
BEGIRA, auto-edizioa bizitzeko modu bat: teknikaren dohainak adierazi nahi denaren esku uzteko gogoa, esperimentazioa begietatik sartzen den olatua. BEGIRA, mintzo da isiltasuna: ez dago ez handi ez txikirik, ez luze ez laburrik, ez estu ez zabalik. Zerk neurtzen du obraren tamaina? Irakurlearen gogoan uzten duen oihartzunak, agian. BEGIRA bat, eta BEGIRA bi: adi egonez gero jarraipena izango duen sailaren hastapena da BEGIRA duzuna. Urrats batean ilustrazio, bestean istorio, hurrengoan animazio izan daitekeen ibiltzeko modua. BEGIRA, Idoia Beratarbideren lan berria: aurretik ikusi dizkiogu eskuak besteren testuak janzten, propioak irudiekin eraikitzen, zuzeneko emanaldietan pintatzen, Mikelazuloko hamaika diseinu orrazten. BEGIRArekin prozesu osoa hartu du bere gain: istorioak sortu eta gauzatu, arte objektu bilakatu, lehengo binilo-zorroen estetika gogora ekartzen duen batBada ale bikoitza paratu. batBadako lantegian erronka berezia izan da BEGIRA: nola idazten da hitzik gabeko poema bat? Egilearekin batera bilatu dugu erantzuna, ezbaian jarri ditugu istorio bakoitzaren urrats narratiboak, lagundu ditugu Idoiaren pausoak: Ander Fernandezen musikaz, Iker Fernandez eta Asier Sarasolaren poesiaz. BEGIRA: begiratzeak sortzen duen harridura, gauza txikietan ezkutatzen den mundua. Jatorrizko aleari buruz: PDFan amaieran txertatutako argazkietan benetako batBada alea ikus daiteke; jatorrizko alean irudiak desplegatuta 90x90ko neurria hartzen dute.
add to favoritesadd

Users who have this book

Users who want this book

What readers are saying

What do you think? Write your own comment on this book!

write a comment

What do you think? Write your own comment on this book

Info about the book

Series:

Unknown

Rating:

3.5/5 (3)

Your rating:

0/5

Languge:

English

Other books by this author

Begira 3.5/5

Do you want to exchange books? It’s EASY!

Get registered and find other users who want to give their favourite books to good hands!